IKUSKIZUN AKROBAZIA ESKOLA
ZIRKO ARTEAK EUSKAL HERRIAN
TEKNIKA
Akrobazia arte bat da osorik. Zalutasuna, malgutasuna, bizkortasuna eta oreka garatzen ditu, aldi berean gorputza, bermeak eta junturak errespetatuz. Laguntzen du, besteak beste, gorputza eta ingurumenaren kontzientzia sendotzea, kontzentrazioa irmotzea, lehiaketa sustatzea bai eta ere norberaren mugak gainditzea eta energia menperatzea.
Malgutze ariketek eta gihar indartzeek gorputz sendo eta moldagarria eratzen dute, hobeto indarberritzen dena.
Irakatsia den “laxatze bizkorgarria”, (“relâché tonique”), Pekin-eko Operatik datorrena, estetikari eta mugimenduen arintasunari ematen die lehentasuna, gorputzaren onurako. Arnasketa bereziak laguntzen du jauzi egiten eta arinago lurreratzen.
Horrela akrobazia ikasleak hastapenetik ikasten du gorputza eta energia kudeatzen, gorputzak lurreratzean hartzen duen kaska gutxituz eta artistaren iraunkortasuna sustatuz.
IKUSKIZUN AKROBAZI ESKOLA
ZIRKO ARTEAK EUSKAL HERRIA
TRANSMITITU
Kurtso honen helburua da gaztea sentsibilizatzea zirku artista lanbideei. Nola? Eskoletan, Herriko Etxetan, nazio mailako agerraldietan parte hartuz, non haurrak ikuskizunetako arteetan irakasten diren.
Ikasle trebatuak akrobazia artistak izateko, formakuntza profesionala proposatzen diegu, diziplina horren beste mota eta aplikazio batzuk erakutsiz, topaketa eta ikastaldi bidez, bai eta ere saio eta ikusgarri berriak antolatuz. Horrela erakarriak izanen dira gaurko zirkuaren diziplina anitzen ikuspen pertsonal bat moldatzea eta interpretatzea.
Formakuntza horrek eskarmentu aitzin-profesionalean hezitako heldu gazteei zabaltzen die bidea Europako eskoletan sartzeko (CNAC, ACADÉMIE FRATELLINI, DOCH...), izan dezaten pista, eszena edo karrikako Arteei dedikatzeko xedea.
SORTU
Alor anitzeko arte hau asmakuntza hibrido berritan berpizten da, zabalduz beste adierazpenetara: dantza, antzerkia, antzerki fisikoa, balentria, lilura...
Menperatu behar den artea bilakatzen da akrobazia, beste arteak eta estetika azterketa inbestitzeko. Gure lana banatzen da teknika tradizionalaren ikasketa zorrotzean alde batetik, eta eszena edo gaurko zirkuarentzako kreazioan bestetik.
Aribide horrek beste alor batzuk praktikatzea ahalbidetzen du: airekoa, hip hop-a, kapoeira, parkour-a, arte martzialak, arrisku jokaldiak, zaldizko akrobazia...
Ikasle moldatua gaitasun anitzekoa da, gorputz trebearekin.
Alexandre
RODOREDA
Pariseko “Ecole Nationale du Cirque Annie Fratellini”-tik aterata 1989. urtean, non Geza Trageren ikaslea izan den, Alexandre RODOREDA artista akrobata profesionala da, eszenako teknika bat landu duena, ikusgarri antolaketan, biretan, gertakarietan eta beste diziplina artistikoetan duen esperientzian oinarriturik. Lehen Kapoeirista frantsesetarik izan da (Capoeira Panamean 1989tik 2002ra, Cabaret Pau Brazilen, Parisen, 1999tik 2001era, eta beste galak). Gaurko dantzari interesatu da, (Catherine Diverrès eta Bernardo Montet, TCD, Paris, Peter Goss, Cie Roc in Lichen), eta antzerkiari (Véronique Nordey).
Cie 111ekin, Phil Soltanoffek taularaturiko zirku berri eta gaurko antzerki itxura anitzeko PLAN B antzezlanaren partaide sortzaile eta antzezle izan da, mundu osoan ikusgai 2003az geroztik, non akrobazia emantzipatzen den - itzuliz bere etorkiei, berezko eta metaforiko sentsua bilduz - eta nabarmentzen duen gorputzaren ahalmen kreatzaile eta dramatiko handia...
Bere bizi artistikoa ezin bereizia da bere diziplina artistikoa partekatzeko nahikariarekin, heziketa eta humanitario proiektuetan, hala nola Parisen edo Rion, non lanjerrak, arrisku hartzeak, bai eta ere artearen balioak eta transmisioak hartzen duten ikuspegi berezia.
Profesionalei zuzendutako kurtsoetan ere irakatsi du, AFDAS “Nouveaux Nez” formakuntzan, eta 2000tik 2005era Pariseko “Ecole des Arts Chinois du Spectacle”-ean, non den Europako irakasle bakarra, Pekineko Opera eta Zirkutik jalgitako EACSen irakasle sortzaileekin. Horrela erdietsi duen akrobazia teknika, Europa eta Asiako teknika tradizioen bidegurutzean dago.
2006az geroztik Miarritzen finkaturik, EASACa irekitzen du 2007an, eta akrobazia eta zirkuko arteak irakasten haurrei eta helduei, amateur eta profesionalei, Angelun, Hendaian eta Miarritzen.
Profesional bidean diharduten gazteak formatzen ditu ere, ikusgarriak eta saioak antolatuz heiekin, lanbidearen alde guzien erkatzeko.